Buscar este blog

jueves, 26 de diciembre de 2019

121 kilo materialez betetako 8 kaxa bidali dira Tarifa herrira.

2019/12/26.


Andaluziara iristen diren errefuxiatuentzako arropa eta oinetakoak bidali dira
  Tarifeños solidarios GKE-aren bitartez bideratzen den laugarren material bidalketa izan da. 2018ko abenduan hasi zen Hotz Oñati Cadizko erakunde honekin elkarlana; itsasoa zeharkatuta Andaluziara iristen ziren haur eta nerabeen beharrak betetzeko arropa batu eta bidaltzen. Oñatiarrek emandako arropa eta oinetakoak batu ditu Hermansoloñak Kale Zaharreko lokalean eta gaztetxoentzat egokiak liratekeenak berezitu ziren Tarifa-Jerez aldera bidaltzeko.
  Biltegitik asteazkenean atera ziren 8 kaxak maitasun eta elkartasunez betetako kaxak zirela argitaratu zuen Hermansoloñak sare sozialetan. Aurreko hiru alditan bezala, oraingoan ere arropa eta oinetakoak bidali dira.
Iturria: Oñati Irratia


No hay comentarios:

Publicar un comentario