Buscar este blog

domingo, 14 de julio de 2019

Junquera anaien erabateko nagusitasuna Kantoikrit ..(2019)

GOIENA



Asturiarrak izan dira jaun eta jabe Oñatiko Kantoikrit lasterketa bereziaren zortzigarren edizioan. Mario eta Luis Junquera lehen eta bigarren, eta haien atzetik ere asturiar bat helmugaratu zen, 16 urte besterik ez dituen Hugo Rodriguez. Inoizko izen-ematerik altuenarekin eta atzo gauean Oñatiko kaleetan izan zen giroa ikusita, Kantoikrit criteriumak ibilbide luzea dauka oraindik.
Hamabost itzuli izan ziren guztira eta aurreikustekoa zen lehen itzulietan lehia eta arrisku bereziak izango zirela, baina Mario Junquerak hasieratik utzi zuen garbi, erorikorik ezean, zortzigarren edizioa berarentzat izango zela. Atzetik, denbora batera, helmugaratu zen anaia, Luis Junquera. Eta atzoko protagonistetako bat izan zen Hugo Rodriguez; 16 urte ditu eta ziur zeresan handia emango duela etorkizunen. Oñatiarrei dagokienez, Iñaki Mugartza izan zen azkarrena.

"Esfortzu berezia egin dugu parte hartzea handitzeko"

Antolakuntzako Xabi Ugarteren arabera, ederto eta aurreikusi moduan joan da zortzigarren edizioa: "Ibilbide aldaketarekin pozik geratu dira parte hartzaileak; oso gogorra izan omen da, baina oso polita". Aurten 61 lasterkarik eman dute izena eta 55ek hartu dute irteera Foruen plazan; gorakada nabarmen horren arrazoien inguruan galdetuta, honako hau erantzun du Ugartek: "Esfortzu berezia egin dugu horretan; iaz ziklista askok esan ziguten hamarreko proba bat dugula, baina esplotatzea falta dela parte-hartze mailan. Horregatik izen-ematearen prezioa jaitsi dugu, ziklistek doan lo egiteko leku bat egokitu dugu, sare sozialetan inoiz baino gehiago mugitu gara... Lana izan da baina emaitza ikusita, merezi izan du".

No hay comentarios:

Publicar un comentario