2019-07-29 09:22
San Inazio txirrindulari saria izan zen atzo, Azpeitian eta Aimar Erostarbe txirrindulari oñatiarra, bigarren helmugaratu zen, 55 kilometroko lasterketa egin ostean.
Atzokoa izan zen denboraldiko azken lasterketa eta Erostarbek bigarren postua lortu zuen. Xabat Castañosek ezin izan zuen lasterketa amaitu eta Ulma taldeko Danel Casais eta Aimar Madinak ez zuten parte hartu, lesioak tarteko.
Erostarbek honela baloratu du atzoko lasterketa eta denboraldia: "Azpeitiko lasterketa gogorra izan zen, baina ondo sentitu nintzen. Denboraldiari dagokionez, uste dut urte ona egin dudala, erregularra izan naiz eta lasterketa gehienetan podiumera igo naiz, beraz, egindakoarekin gustura nago".
Unai Cueva
Ulma taldeko Unai Cuevak, Igorren izan zuen erlojuaren aurkako saioa zapatuan eta hamabigarren denborarik onena egin zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario