Material salmenta eta informazio mahaia jarriko da plazan
22. aldiz egingo da Busti zaitez kanpaina Gipuzkoan. Oñatin berriz, zortzigarrena izango da domekako hitzordua. Esklerosi anizkoitzaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak mantentzeko dirua lortzea da kanpainaren helburu nagusia.
Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioak, ADEMGI-ren laguntzarekin, antolatu den jardunaldi solidario honetan gaixotasun neurologikoak sortzen dituen arazoez informatzeaz gain, ADEMGI-k 2007an ireki zuen zentroan eskaintzen diren logopedia eta fisioterapia zerbitzuak finantzatzeko dirua lortu nahi da.Udalak 750 euroko dirulaguntza eman dio aurten ADEMGI elkarteari Oñatin egiten dituen sentsibilizazio eta informazio ekintzetarako. Baina herritarren erantzuna eta harremana da garrantzitsua eta horri neurria, igandean hartuko zaio berriro.
22. kanpaina honetarako Mikel Urmenetak irudi berria sortu du. Domekan, plazan, Busti zaitez kanpainari dagozkion kamisetak erosi ahal izango dira, eta bestelako materiala ere bai, seguruenik. Donostian prestatutako materiala gaur bertan jasoko da Oñatin eta informazio esku-orriekin batera plazan jarriko da domekan 11:00tatik 14:00tara. Kanpaina hau Oñatin garatu ahal izateko herriko bazkide eta bolondresen laguntza ezinbestekoa dela azpimarratu du ADEMGI elkarteak. Aurreko zazpi urteetan izandako arrakasta ikusiaz, ekintza zortzigarren urtez jarraian antolatzera animatu dira.
Busti zaitez Euskadin eta estatu mailan dagoen esklerosi anizkoitzaren aldeko kanpainarik garrantzitsuena da eta urtero milaka euskal herritarrek parte hartzen dute.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario