Buscar este blog

viernes, 10 de febrero de 2017

Saharako Mahbes herriko futbol jokalariek Aloñako koloreak defendatzen dituzte .

ok magazinea

2017-02-10 10:43:06
KIROL MATERIALA BIDERATU DU ALOÑAK SAHARAKO MAHBES HERRIRA
Futbol talde bat baino askoz gehiago
Mahbes herriko taldea, Aloña Mendiko jantziekin
Beheko argazkian ikusi daitekeen bezala, Mahbeseko taldeak dagoeneko Aloña Mendiko koloreak defendatzen baititu gehien maite duten kirola praktikatzerakoan. Sarritan entzun dugu Aloña Mendi kirol elkarte soil bat baino gehiago dela Oñatin. Herri sentimendu bezala ere identifikatzen dute askok. Kasu honetan, behartsuenei laguntza emanez, bere alde solidarioena erakutsi berri digu.
Saharako Mahbes herriko futbol jokalariek Aloñako koloreak defendatzen dituzte urtarrilaz geroztik. Azkoagaineko mantenu lanetan dabilen Saharar baten eskaerari erantzunez, elkarteko hainbat jantzi eta futbolean aritzeko kirol materiala bideratu berri baititu, Sahara mendebaldeko herrixkara. Keinu solidario honek, agerian uzten du Aloña Mendi, kirol elkarte soil bat baino askoz gehiago dela.

Aloña Mendiko futbol sailak poztasuna eraman du Sahara aldera. Azkoagaineko mantenu lanak egiten dituen Bidebarri enpresako langile Saharar batek, futbolean aritzeko materiala eskatu zion elkarteko zuzendaritzari pasaden urte amaieran. Baliabide gutxiko herria da Mahbes eta bere nahia, herrikideei laguntza txiki bat ematea zen.

Eskaera aztertu, eta ahal zuten neurrian erantzun bat ematen saiatu ziren futbol saileko arduradunak. Hori horrela, Bidebarriko langilea gabonetan bere sorterrira joango zela aprobetxatuz, kirol materialez beteriko kutxa prestatu zioten. Konkretuki, Aloña Mendiko futbol saileko 15 jantzi, elkarteko bufandak eta futbolean aritzeko hainbat baloi eraman zituen bertara. Bada, aurrerantzean Aloña berri bat ikusiko dugu Sahara mendebaldean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario