Buscar este blog

domingo, 5 de febrero de 2017

Aloñamendi txirrindulaitza aurkezpena.

goiena

Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula"

   KIROLA  OÑATI
Eguerdian aurkeztu dute Aloña Mendiko ziklismo sailekoek 2017an errepidean izango dituzten talde eta ziklistak. Guztira 24 ziklista izango dira, infantil mailatik hasi eta gazte mailara arte.
Eguraldiak errespetatuta, Aloña Mendikoek arazo barik aurkeztu ahal izan dituzte aurten errepidean izango dituzten taldeak, Etxeaundi jatetxearen kanpoaldean egindako ekitaldian: "Talde serioa daukagun sentsazioa izan dut aurkezpenean, gero ez dakit errepidean zer erakutsiko dugun, baina gaur serio ikusi ditut txirrindulariak", adierazi du Ruper Arkauzek. "Helburua urterokoa da, gazteei bizikletan ibiltzen, lasterketetan ibiltzen, eta kirol honekin gozatzen irakastea da. Ondoren, kirol lorpenak badatoz, bada, ederto".
Aurkezpenean, bestalde, Oñatiko taldeko harrobiko ziklista diren Ekaitz Txintxurreta (Debabarrena), Xabier Murgiondo (Ampo), Julen Umerez (Ampo) eta Garazi Erostarbe (Caja Rural Bide Bide).
Taldekideak aurkeztearekin batera 2017an Oñatin izango diren lasterketen berri ere emango dute. Bost izango dira guztira. Martxoaren 18an maila eskolarreko lasterketa izango da, ekainaren 11n Olakua Proba –kadeteak–, uztailaren 22an Arantzazuko Igoera –gazte mailakoak–, irailaren 2an San Migel proba –gazteak– eta irailaren 16an amateur mailako Oñati saria.
Alebinen mailako taldea (Bizipoz Kafe):
  • Aimar Sagastizabal.
  • Jon Sanchez.
  • Aritz Arregi.
  • Alex Beristain.
  • Markel Zubia.
Zuzendariak: Jolen Arkauz, Ruper Arkauz, Juan Carlos Buquete.
Infantil mailako taldea (Bizipoz Kafe):
  • Aitor Altube
  • Sara Arregi
  • Beñat Buquete
  • Danel Casais
  • Aimar Erostarbe
  • Xabat Castaños
  • Aimar Madina
  • Iban Murua
Zuzendariak: Julen Arkauz, Ruper Arkauz, Juan Carlos Buquete.
Kadete mailako taldea (Ulma)
  • Unax Arregi
  • Ander Blazquez
  • Unai Cueva
  • Egoitz Perez
  • Aritz Plazaola
  • Aritz Torres
Zuzendariak: Mikel Fernandez, Iñaki Mugarza.
Gazte mailakoak (Ulma)
  • Ander Gartzia
  • Josu Gartzia
  • Gaizka Maiztegi
  • Julen Otero
  • Nestor Uroz
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 1
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 2
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 3
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 4
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 5
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 6
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 7
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 8
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 9
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 10
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 11
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 12
Ruper Arkauz: "Inpresioa daukat aurten talde serioa daukagula" - 13

No hay comentarios:

Publicar un comentario