2024/05/31.
Miguel Korkostegik omenaldia jasoko du Lourdesen, bihar.
Miguel Korkostegi eta beste hainbat laguntzaile Lourdeseko erromesaldian, 2015ean |
Gipuzkoako erromesaldian 50. aldiz parte hartzen du laguntzaile moduan
Korpus ospakizunekin dator Lourdesera Gipuzkoako gaixoek urtero egin ohi duten erromesaldia. Horregatik, Oñatiko ordezkaritza ohikoa baino txikiagoa da aurten eta bi gaixok eta beste bi laguntzailek osatzen dute. Goizean Lourdesera abiatu dira eta erromesaldiaren egun nagusia, Gipuzkoaren eguna, bihar ospatuko dute. Egun horretan aitortza berezia egingo zaio Miguel Korkostegiri, laguntzaile moduan, Lourdesera bete dituen 50. bidaia eskertuz. Aurrez, apirilean, Arrasateko Aita Menni Ahizpa Ospitalariak ere eskertu eta aitortu zituen Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitatea erakundeak, urteetan eskainitako laguntzagatik.
Lourdeserako erromesaldia ez dator datarik egokienean oñatiarrentzat, esan bezala, Korpus ospakizunekin bat egingo duelako. Miguel Korkostegik berak, prozesioan parte hartzen du eta horregatik, bihar bertan egingo du Oñatirako buelta. Beste hiru herritarrak astelehenean itzuliko dira.
Lourdeseko Hospitalitatea erakundearen eskertza eta omenaldia jasoko duen bigarren oñatiarra da Miguel Korkostegi, 2015ean, antzerako errekonozimendua jaso baituen Jose Inazio Balzategi Balmak.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario