Buscar este blog

domingo, 23 de agosto de 2020

Zinema Euskaraz urrian itzuliko da Oñatira, 'Bihurri' pelikularekin.

 goiena


Zinema Euskaraz urrian itzuliko da Oñatira, 'Bihurri' pelikularekin
'Bihurri' pelikularen fotograma.

Haurrendako pelikula Kanadaren eta AEB-en arteko koprodukzioa da, eta bakarrik utzitako txakur aristokratiko bati abestiak konposatuz, aurrera egiten saiatzen den neskatila baten bizipenak kontatzen ditu. Asteburuan estreinatu da areto handietan, eta urrian helduko da Oñatira.

Bilboko eta Iruñako Golem aretoetan, Bilboko Multicines 7 aretoetan, Gasteizeko Gorbeian eta Donostiako Principen ikus daiteke pelikula, gaurtik, abuztuak 22. Durangon, Errenterian, Zumarragan, Lazkaon, Billabonan, Andoainen eta Oñatin aurrerago estreinatuko dute. 

Ekimen honen bitartez, Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoarekin jarraitzen du.  Hori horrela, Bihurri estreinatu ostean, iraileko beste pelikula bat esperto dute: Koko dragoi txikia oihanean. Adiskidetasunaren garrantzia azpimarratzen duen pelikulan Koko, suzko herensugea; Oskar, gourmet herensugea; eta Matilde, arantzurdea dira protagonistak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario