Buscar este blog

martes, 11 de agosto de 2020

Olabarrieta eta Asentzio arteko komun publikoak erabilgarri daude.

 GOIENA


Partaidetzako aurrekontuetan herriko paseo tokietan komun publikoak jartzeko eskaera jaso zuen Oñatiko Udalak herritarrengandik, eta horietako lehena Munazategin jarri zuten urtarrilean. Bigarrena, aldiz, Olabarrieta eta Asentzio arteko ibilbidean kokatutakoa, uztaila bukaeraz geroztik dago erabilgarri.

Munazategiko komuna bezala, hau ere berez garbitzen den komuna da eta argindarra eta ur-hornidura bertaraino eraman dituzte udal brigadako langileek. Abuztu hasieratik dago erabilgarri eta erabiltzaileek gustura hartu dute berria.

Hala, Olabarrietako komuna bidegorriaren ondoan dago kokatuta justu Aiastui baserri aldera, errepide azpiko pasabidearen ondoan. Alboan iturria eta bi eserleku jarri dituzte erabiltzaileendako. Zuhaitzak ere landatu dituzte inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario