Buscar este blog

sábado, 1 de agosto de 2020

ADI! AZKEN EGUNA DIRUAREN ITZULERA ESKATZEKO!..(2020)



ADI! AZKEN EGUNA DIRUAREN ITZULERA ESKATZEKO!
Aupa lagunok! Buruari buelta asko eman eta alternatiba ezberdinen bila ibili arren azken egunetako egoera kontutan izanik irailean ospatzekoa zen mendi martxa datorren urtera atzeratzea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu. Hilabeteak pasa ditugu antolaketa lanak aurreratzen egoera hobetu eta martxa segurtasun neurri guztiekin aurrera eramateko esperantzarekin baina birusaren azken egunetako bilakaera ikusirik arduraz jokatu eta ez dugu beste aukerarik ikusi. Beti esan dugu gure lehen helburua partehartzaileon segurtasuna eta osasuna bermatzea dela eta horrela jarraituko du izaten.
Izena eman duzuenok 2 aukera dituzue:
1- Inskripzioa zuzenean 2021/09/18 ospatuko den martxara pasa.Honetarako ez duzue ezer egin beharrik izango eta diruaren itzulera eskatu ezean 2020/08/01an hurrengo urteko partehartzaileak izango zarete.
2- Diruaren itzulera eskatu.Horretarako info@kirolprobak.com -era email bat bidali beharko duzue inskripzioaren erreferentzia zenbakia eta zuen izen abizenak idatziz itzulera eskatuz. 24-48 ordutan dirua berriz ordaindu zenuten txartel berean izango duzue (asteburua bada hurrengo astelehenean). Aukera hau aukeratuz gero 2020/07/31 baino lehenago burutu beharko da hortik aurrera zuzenean 2021eko martxako partehartzaileak izatera pasako zarete.
Ulertuko duzuelakoan besarkada bat eta zaindu zaitezte datorren urtean berriro elkar ikus gaitezen.Edozein zalantza edo galdera idatzi lasai hemendik edo gure sare sozialen bitartez.MILA ESKER.

No hay comentarios:

Publicar un comentario