Buscar este blog

miércoles, 3 de junio de 2020

Parketxeak zabalik izango dira gaurtik eta ekainerako egitarau zabala gertatu dute.

goiena




Gipuzkoako parketxeek gaur zabalduko dituztela ateak adierazi dute, bi hilabete eta erdi itxita izan ondoren osasun larrialdia dela eta. Jardueraz betetako egitaraua gertatu dute ekainerako lau natura-parkeetako bost parketxeetan, horien artean, Arantzazun, eta ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, jarriko dituzte abian.
Hona hemen Arantzazuko parketetxeak prestatutako egitaraua:
  • Ekainak 6, zapatua: Hegazti sarraskijaleak GPSarekin
  • Ekainak 7, domeka: Arantzazu inguruko paisaiak
  • Ekainak 14, domeka: Pagomotzak, kultur eta natur ondare
  • Ekainak 20, zapatua: Arantzazuko altxorren bila
  • Ekainak 27, zapatua: Basoa, lasaitasun iturri
Argibide gehiago gura izanez gero edo beste parketxe batzuetako egitarauak ezagutu hona hemen helbidea: gipuzkoanatura.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario