Buscar este blog

jueves, 18 de junio de 2020

ORIENTAZIO-JOLASA.

GOIENA
Familian gozatzeko orientazio-jolasa antolatu du Arantzazuko parketxeak zapaturako

Arantzazuko ibilbide irisgarria


Arantzazuko parketxearen helburua da familian gozatzea eta horretarako, orientazio-jolasa antolatu du hilaren 20rako. Jolasa ibilbide irisgarrian egingo da, 11:00etan hasita eta parte-hartzaile bakoitzak telefonoan izango duen mapa jarraituta jokatu beharko du, altxorra bilatzeko.

Prebentzio neurriak

Antolakuntzatik jakinarazi dute, zapatuko ekintzarako hainbat neurri hartuko direla: talde txikitan aritzea, distantziak mantentzea, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskaintzea eta musukoak erabiltzea. 

Izen-ematea

Zapatuko ekintzan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, plaza mugatuak direlako. Horretarako, Arantzazuko parketxeak hiru bide jarri ditu eskuragarri: arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita, 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deituta edota www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez. Gainera, parte-hartzaileek hiru euro ordaindu beharko dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario