Buscar este blog

martes, 2 de junio de 2020

Araotzen gizonezko bat helikopteroan erreskatatu dute.

GOIENA

Araotzen gizonezko bat helikopteroan erreskatatu dute, lurra lantzeko makinarekin min hartuta



Ertzaintzak baieztatu duenez, 66 urteko gizonezkoa baserri ondoan rotabatorearekin lanean ari zela zauritu da hanka batean. 09:30ean jaso du abisua Ertzaintzak eta larrialdi zerbitzuak aktibatu dituzte.
Auzotarra den suhiltzaile bat heldu da lehenengo istripuaren gunera, eta baita udaltzainak ere; jarraian, Ertzaintzaren helikopteroa, suhiltzaileak eta anbulantzia ere bertaratu dira. Zaurien garrantzia ikusirik, helikopteroan eraman dute Txagorritxuko ospitalera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario