2019-06-14 12:25
Lander Diaz de Gereñu aukeratu du ULMA taldeko ohiko batzar orokorrak lehendakari izan dadin. Honek, 2014az geroztik karguan izan den Raul Garcia ordezkatuko du. Diaz de Gereñu, egungo ULMA Packagingeko kontseilu errektoreko lehendakaria da.
Bilbon jaiotakoa eta elektronikan ingeniari teknikoa eta automatika eta potentzia elektronikako Goi Mailako ingeniaria da, Lander Diaz de Gereñu. Gaur egun, ULMA Packagingeko bulego teknikoan egiten du lan diseinatzaile elektroniko gisa. 2015ean ULMA Packagingeko lehendakari izendatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario