Buscar este blog

viernes, 21 de junio de 2019

Filatelia erakusketa.

GOIENA



Filatelia erakusketa, ekainaren 28ra arte ikusgai



Zeka taldeak, urteroko ohiturari jarraituz, filatelia erakusketa zabaldu du asteon kultura etxean, beheko aretoan, eta datorren egubakoitzera arte egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara –zapatuan eta domekan itxita egongo da–.
Lau bilduma ezberdin egongo dira, eta 40 panel inguru. Javier Galarzak tximeleta ezberdinak landuko ditu; Luis Maiztegik hegazkin mota ezberdinak, garai ezberdinetakoak, eta Fernando Garciak, berriz, zaldiak. Mikel Untzillak, azkenik, zigilu itxura daukaten marrazkiak landu ditu. Hala ere, hauek ez dute zigilu balio ofizialik, lagunen artean bidaltzeko erabiltzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario