Buscar este blog

jueves, 7 de febrero de 2019

Urgain-Errekalde eskolan hainbat lan egitea aurreikusten dira.

2019/02/06.



Kanpoko argiteria, sarrera-aterpea eta sukaldea eta jangela konponduko dira
  Urgain Errekalde eskolan konpontze lanak egingo ditu udalak. Alde batetik, zaharkituta gelditu den kanpoko argiztapena berrituko da. Lan hau egiteko 2.630,73 euroko aurrekontua aurkeztu du Leycolan enpresak. Guztira  hamar elementu berrituko dituzte eta Led argiztapena eta ONA modeloko luminariak jarriko dira. Bestalde, ikastetxearen sarrerako aterpean tratamendua emango da, ez irristatzeko. Bost urte dira jada aurreko tratamendua eman zenetik. Ondorioz, zoruko harlauzari porositatea ateratzeko mantentze lanak egingo dira. Lanok Ziur S.L enpresak egingo ditu,1.855 eurotan.
  Udalaren kontura egingo diren hobetze eta mantentze lan horiezaz gain, ikastetxeko sukaldea eta jangela berritzeko lanak egiteko asmoa duela jakinarazi dio udalari Hezkuntza sailak. Egun indarrean dauden arauetara egokitzeko eskolako sukaldea handitu egin behar da. Gainera, bertan bazkaltzen geratzen den ikasle kopurua geroz eta handiagoa da eta jangela txiki gelditu da. Bi gune horiek handitu eta eraberritzeko sukaldetik hurbilen dagoen espazioa hartuko da, kontserjearen etxea deitutakoa, alegia. Orain arte, eskolako kontserjea bizi zen bertan, mantentze lan batzuk egitearen truke. Baina kontratua maiatzaren 31n amaitzen da eta ez berritzea erabaki du udalak. Etxebizitza sukaldea eta jangela handitzeko aprobetxatuko da. Lan hauek egiteko data zehatzik ez da zehaztu baina epe ertainean egitea aurreikusten da.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario