goiena
Alberto Alonso, Osalaneko zuzendari moduan duen bulegoan. |
2019-02-18 12:52
Bihar, otsailak 19, aurkeztuko du ofizialki Bergarako PSE-EEk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaia. Alberto Alonso oñatiarra izango da; 1976an jaioa, UGT sindikatura afiliatuta dago 16 urte dituenetik eta gerora historian lizentziatu zen. Hain zuzen, langileen ordezkari gisa "ibilbide luzea" egin ostean, Osalaneko zuzendaria da gaur egun.
Horrez gain, PSE-EEk informazio kanpaina bat iragarri du azken lau urteotako kudeaketaren balorazioa egiteko. 6.000 eskuorri banatuko dituzte eta azken lau urteotan zinegotzi izan den alderdiaren Bergarako bozeramaile Mari Carmen Barrenetxeak azaldu du herritarrei kontu ematea dela kanpaina horren helburua. Barrenetxeak, gizarte zerbitzuetan egin duen lana baloratzeko orduan, nabarmendu du adineko 35 laguni zerbitzua emango dion eguneko zentroa egin dela eta etxez etxeko laguntzara bideratutako diru kopurua %16ko igoera izan duela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario