Buscar este blog

viernes, 8 de febrero de 2019

Semaforoak jartzeko lanak egiten ari dira Txaketuaneko bidegurutzean.

2019/02/08.

Hil amaierarako bukatutzea aurreikusten da
  Asteburuetan trafikorako ixten den Txaketuaneko bidegurutzean semaforoak jartzeko lanak hasi dira. Oinarrizko argindar hornidurarako eta semaforoaren euskarria izango dena egokitzeko obra zibila egin da Bakardadeko Ama kalearen barrenean eta Unibertsitate etorbidean. Semaforoak jarri eta argindar sarera konektatzea soilik falta da.
  Bitarteko ezberdinak erabili izan dira Txaketuaneko bidegurutzea asteburu eta jaiegunetan trafikorako ixteko: hesiak jarri ziren hasieran, zaintza kamerak ondoren eta gunearen seinaleztatze horizontal eta bertikala hobetu zen gero. Baina gidari askok debekua errespetatzen ez zutela ikusita hesiak jartzen hasi ziren berriro. Azken neurria, hesien ordez semaforoak jartzea izango da. Semaforoak, Parrokia aldamenean eta Bakardadeko Ama kalearen barrenean jarriko dira.
  Astean zehar, semaforoak argi laranja keinukariz egongo dira, oinezkoen pasagune batera iristen ari garela adierazteko, eta asteburutan argi gorriz agertuko da, pasabidea itxita dagoela jakinaraziz. Argi gorria ostiral arratsaldean ixutuko da eta larunbat eguerdian berriro domeka gauerdira arte. Semaforoa programatu egingo da egun Txaketuaneko bidegurutzea ibilgailuentzat ixten den egutegi eta ordutegiaren arabera. Semaforoa gorrian dagoela, baimendutako ibilgailuak pasa ahal izango dira soilik, eta hori hala dela ziurtatzeko pasa den udaberrian jarri zen kontrol kamera martxan izango da, orain arte bezala.
  Txaketuaneko bidegurutzea ostiral arratsaldetan ixten da trafikorako eta zapatu goizean libre utzi eta gero, oinezkoen gune bihurtzen da berriro larunbat eguerditik igande gauerdira arte. Baita jaiegunetan ere. Urtebete baino gehiago da neurri hau indarrean jarri zela baina ez da guztiz betetzen. Debekua garbiago adierazteko semaforoak jartzen ari dira. Otsaila amaierarako martxan egotea espero da.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario