'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai' egitasmoaren aldeko kontzertua aurkeztu dute
2018-09-05 15:33 KIROLA OÑATI ALBISTEAK
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Oñatiko Udalak gaur goizean aurkeztu dute Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai egitasmoaren aldeko kontzertua. Emanaldia irailaren 16an izango da, San Miguel parrokian, arratsaldeko 19:00etan.
'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai' proiektuaren helburua euskara eta mendizaletasuna uztartzea da urrian hilabeteko espedizioa egingo dute Himalaian Euskal Herriko gazteek eta xerpek. Felipe Uriarte mendizalea da proiektu honen sustatzailea.
Hilaren 16ko kontzertua
Et Incarnatus orkestrak kontzertua eskainiko du Oñatiko Ganbara Abesbatza eta honako abeslari ezagunen partaidetzarekin: Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Naia Robles, Petti eta Maider. Emanaldia Peio Zabalak aurkeztuko du.
Kontzertuaren helburuak
Hainbat dira kontzertua egitearen helburuak: Himalaiara joango diren espediziokideak agurtzea, egitasmoa egi bihurtzen lagundu duten erakunde, enpresa eta pertsonei eskerrak ematea, kultur ekimena eskaintzea, espedizioko azken aurrekontua osatzea eta balore batzuk plazaratzea.
Kontzerturako sarrerak oraindik salgai daude honako mugikorrean eta posta elektronikoan: 685750763 / furiartec@gmail.com. Baita ere Oñatiko Txokolateixia dendan eta kontzertu egunean parrokiaren kanpoaldean, nahiz eta sarreren salmenta "erritmo onak" ez duen bermatzen irailaren 16rako sarrerak geratzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario