Buscar este blog

miércoles, 5 de septiembre de 2018

Asier Ugarte fitxatu du Anaitasunak..(2018)

C.D.ANAITASUNA.

2018/09/05.

Gizonezkoen lehen talderako bigarren fitxaketa gauzatu du C.D. Anaitasunak. Klubak Asier Ugarte (1988, Oñati) aurrelariarekin akordioa lortu du 2018-2019 denboraldirako.
Aurrelari oñatiarra Aloña Mendi taldetik dator, baina C.D. Anaitasunan jokatutakoa da aurrez. 2012-13 denboraldian, gizonezkoen lehen taldea Hirugarren Mailan zenean, Ugarte C.D. Anaitasunan zen. 24. jardunaldian, ordea, Ugartek min hartu zuen Gernikan, eta lesioak ez zion utzi Azkoitiko ibilbidea nahi bezala amaitzen; ez zuen gehiago jokatzerik izan. Ugartek «ilusioz» datorrela aitortuta, «utzitako arantza atera» nahi duela adierazi du aurkezpenean. Ongi etorri berriz ere zure etxera, Asier!
Ugarte Txiki
Asier Ugarte eta Josu Juaristi aurkezpenaren unean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario