GOIENA
Xabier Murgiondo oñatiarra, Euskadiko txapelduna
2018-06-17 10:56 KIROLA OÑATI
23 urte azpiko Euskadiko txapelketa irabazi zuen atzo Ampo taldeko txirrindulari oñatiarrak Seguran, Unai Cuadrado taldekidearen aurretik. Bi taldekideak eskutik sartu ziren helmugara erakustaldia eman ostean.
- Segurako San Juan Sarian garaipena eskuratuta, 23 urte azpiko Euskadiko txapeldun bilakatu zen atzo Xabier Murgiondo oñatiarra (19 urte). Helmugara Unai Cuadrado taldekidearekin batera sartu zen Murgiondo, eskutik helduta. Hirugarren, 21 segundora Caja Rural taldeko Victor Etxeberria izan zen.
- Sailkapena:
- 1. Xabier Murgiondo (Ampo) 2:45:26
- 2. Unai Cuadrado (Ampo) d.b.
- 3. Victor Etxeberria (Caja Rural) + 21
- 4. Javier Ruiz de Larrinaga (Zuyano) + 21
- 5. Oier Lazkano (Caja Rural) + 59
No hay comentarios:
Publicar un comentario