Buscar este blog

sábado, 30 de junio de 2018

Hiru eskaintza jaso dira Eltziako taberna-kafetegia ustiatzeko.

2018/06/29.


Kontratazio mahaia gaur bildu da proposamenak aztertzen hasteko
  Bigarren aldiz zabaldu du udalak Eltziako taberna-kafetegia ustiatzeko lizitazio prozesua. Aurrekora eskaintza bakarra aurkeztu zen eta ez zituen hizkuntza baldintzak bete. Deialdi berrian hiru eskaintza jaso dira eta lizitazioa osatzea espero du Kontratazio mahaiak. Baina horretarako, lizitaziorako zehaztu ziren baldintza tekniko-administratiboak betetzen dituztela ikusi behar da eta horixe egin da gaur, Kontratazio Mahaiaren lehenengo bileran.
  Eltziako taberna-kafetegiko zerbitzuaren ustiaketa bi urterako kontratatu nahi du udalak, beste bi urtez luzatu daitekeelarik. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera, arratsaldez eta larunbatetan goiz eta arratsaldez irekitzen dela ziurtatu nahi du udalak eta horregatik, gutxienez bete beharreko ordutegia finkatu zuen lizitazio baldintzetan. Izan ere, Eltziak herriko elkarte eta talde asko hartzen ditu bere baitan eta erabiltzaileei ez ezik, bertara bisitan hurbiltzen diren herritarrei ere, taberna-kafetegi zerbitzua eskaini nahi zaie, azken lanak egin aurretik, eskaintzen zenaren antzera. ETEO eraikin zaharrean zegoen tabernaren ardura Lagun lekuko bazkideek hartu zuten hasieran, baina egokitze lanak eginda, espazio berri bat prestatu eta udalak esleitutako ustiatze kontratu bidez emango zela erabaki zen.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario