Buscar este blog

domingo, 24 de junio de 2018

Aitor Zabaleta nagusitu da Udanan.

GOIENA

Aitor Zabaleta nagusitu da Udanan, lehendik zeukan errekorra birrinduta

   KIROLA  OÑATI
2:13.800 zen orain arteko errekorra Udanako igoeran, Aitor Zabaleta berarena, eta marka hori ezerezean utzi du bergararrak gaurkoan, 2:11:667 eginda. Hori dela eta, "pozik eta gustura" azaldu da. Arratsaldeko sustoa Igor Urien bizkaitarrak eman du, azken igoeran izan duen istripuarekin. Zorionez, baina, arriskutik kanpo dago.
Aitor Zabaleta nagusitu da Udanan, lehendik zeukan errekorra birrinduta
Zabaleta, jaitsieran, publikoa agurtzen. 
Bigarren Joseba Iraola sailkatu da, 02:12.266 denbora eginda, eta podiuma Asier Bidaburuk osatu du, 02:18.805 denborarekin. Laugarren sailkatua, eta era berean, oñatiar onena, Ruben Nogueiras izan da, 02:23.921 denborarekin. Sailkapen osoa hemen ikusgai.

Istripua

Esan moduan, Igor Urienek istripua izan du azken igoeran, baina ondo dago. "Anbulantzian eraman behar izan dute, baina ondo dago, ez da ezer larririk gertatu", adierazi du antolakuntzako kide Koldo Txintxurretak. Urienek, kontrola galdu eta errepidetik irten da; beheko baratze bateraino joan da, igoera hasi eta 300-400 metro ingurura.
Hori hala, Udanako hamahirugarren igoera honen balorazio positiboa egin du. "Eguraldi bikaina egin digu eta azken istriputxo hori kenduta, beste guztia primeran joan da".

No hay comentarios:

Publicar un comentario