Buscar este blog

domingo, 24 de junio de 2018

'La Dolorosa' lasterketa irabazi du Argider Isasti .

GOIENA

'La Dolorosa' lasterketa irabazi du Argider Isasti oñatiarrak

   KIROLA  OÑATI
Ultramaratoi kategorian nabarmendu zen Oñatikoa, 205 kilometro 10 ordu eta 40 minututan egin ostean.
'La Dolorosa' lasterketa irabazi du Argider Isasti oñatiarrak
Isasti bizikleta gainean. Argazkia: 'La Dolorosa'. | 
Argider Isasti oñatiarra bizikleta gainean ondo moldatzen dela jakinekoa da, eta baita distantzia luzeetara ondo egokitzen dela ere. Orain arte egindako ironman probetan zaildua –hamarretik gora egin ditu–, 2015ean Kantabrian lortu zuen lorpen handiena, Soplaoman lasterketa entzutetsua irabazita. 
Kirolariek horrenbeste gorrotatzen dituzten lesioak etorri ziren gero, eta baita operazio-gelatik pasa behar izatea ere. Bada, korrika egiten hasteko presarik ez badu ere, bizikleta gainean lehengo mailara bueltatzen dabil, eta asteburuan erakutsi du hori, Isuerren (Zaragoza) egiten duten Espainiako mendiko bizikleta proba gogorrenetakoa irabazita.
Oñatiarrak 10 ordu eta 40 minutu erabili zituen 205 kilometroko ibilbidea egiteko –5.000 metroko desnibelarekin: "Arantza ondo kendu dut! Egutegian gorriz markatutako eguna zen, eta barruan neukan guztia aterata lortu dut bila nenbilena!", adierazi du Isastik sare sozialetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario