Buscar este blog

viernes, 3 de marzo de 2017

Arantzazuko parketxea.


Arantzazuko parketxeak ateak larunbatean irekiko ditu berriro, aire berrituekin

2017/02/28

Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresak kudeatuko du aurrerantzean
  Asteburuan, martxoak 4 eta 5ean irekiko da esleipen berriaren ondoren Arantzazuko parketxea. Pasa den uztailean eskaintzarik jaso ez zela eta, Arantzazuko parketxea eta aterpetxea batera  kudeatzeko lizitazio deialdia bertan behera utzi zen. Bide batez, zerbitzu bakoitzeko deialdi bana egitea erabaki zuen Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Gaia, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuz esleitzea ere erabaki zen eta ondorioz, arloan zebiltzan enpresa ezberdinak zuzenean gonbidatu ziren prozesuan parte hartzera. Parketxea nahiz aterpetxea kudeatzeko prozesuetara hiruna enpresa gonbidatu ziren baina eskaintza binak egin zuten. Bi kasuetan esleipena egin da jada baina ateak berehala irekiko dituena Parketxea da, asteburu honetan bertan. 
  Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresak beteko du aurrerantzean Parketxearen arreta zerbitzua eta dinamizazioa; hala, enpresa berriak jarraitu egingo du Parketxean orain urte batzuk hasitako bideari. Naturarenganako errespetua sustatzen jarraituko dute ingurunearen ezagutza zabaltzearekin batera. Horretarako, Arantzazuko parketxearen hezkuntza-eskaintza berrituko dute eta jarduerak eskaintzen jarraituko dute. Zentzu horretan aditu eta elkarte ezberdinekin antolatutako jarduerak egingo dituzte.
  Arantzazuko aterpetxea berriz, apirilak 10ean, Aste Santuaren aurretik zabalduko  da, Parketxearen ondoko eraikinean hain justu ere. Instalakuntzak 56 ohe eta jangela ditu eta mota guztietako bisitariak hartzeko prestatuta dago, izan Natura Parkea ezagutzera eta jardueraren bat egitera hurbilduko diren ikasle taldeak, elkarteak, familiak edota baita Inaziotar bidea egiten ari diren erromesak ere. Kasu honetan Joseba Longartek aurkeztutako proposamena lehenetsi zuen GPS Fundazioak eta berak eta bere taldeak kudeatuko dute Arantzazuko aterpetxe berria. Lantaldea hasita dago Aste Santuan eta Pazko Astean eskainiko duten  programa berezia prestatzen. Egitarauak, inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten hainbat jarduera jasoko ei ditu.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario