Buscar este blog

jueves, 2 de marzo de 2017

Aitor Otxoa Euskadiko azpitxapeldun.

ok magazinea
2017-03-02 10:26:23
LANDER ALVAREZ DONOSTIARRAREKIN OSATU ZUEN BIKOTEA
Aitor Otxoa Euskadiko azpitxapeldun beteranotan, Altitoy lasterketan
Pasaden asteburuan jokatu zen Pirinioetan, Luz-Sant-Sauveurren, Open Altitoy Ternua goi mendi eskiko lasterketa ezaguna. Probaren hamargarren ekitaldiak, mendi eskiko Euskadiko txapelketa ere hartu zuen eta beste behin, bi egunetan zehar ikusi zen maila oso altua izan zen. Aurrean ibili ziren eskiatzaileen artean, Aitor Otxoa oñatiarraren lana aipatu beharra dago. Lander Alvarez donostiarra bikote zuela, beterano mailako bigarren postua eskuratu baitzuten lasterketan zein Euskadiko txapelketan.

Altitoy goi mendi eskiko lasterketaren X. ekitaldia ikusgarria izan da beste behin. Ohi bezala, binakako taldez osatutako proba honek bi ibilbide eskaini zituen. Batetik, A ibilbide teknikoa, distantzia eta desnibel (40 km. + 5000 m.) gogorrek osatu zutena; eta, bestetik, B ibilbidea, distantzia eta desnibel laburragoak zituena. Lehen ibilbidea 132 bikotek amaitu zuten eta ibilbide herrikoa ostera 117k.

Aitor Otxoa eta Lander Alvarez donostiarrak osatu zuten bikoteak lasterketa bikaina osatu zuen. Elkarrekin egiten zuten lehen lasterketa izan bazen ere, biak ala biak, esperientzia handiko eskiatzaileak dira eta beterano mailan azpitxapeldun izatea lortu zuten Altitoyn zein Euskadiko txapelketan. «Lasterketa oso ona egin genuen. Batez ere jeitsieretan oso ondo moldatu ginen eta oso pozik gaude lortutako emaitzarekin» onartu berri du Otxoak Oñati Irratian eginiko elkarrizketa batean.

Oñatiar dexente

Gora-behera handiko proba honek ehundaka zale hartzen ditu urtero eta Aitor Otxoaz gain, makina bat oñatiar izan ziren asteburuko proban. Guztiak ere, helburu ezberdinekin, baina mendiaz eta eskiaz gozatzeko intentzioz osatu zituzten antolakuntzak markaturiko ibilbideak.

+ Sailkapen ofizialak [hemen].

Orain, Bandres-Karolo

Altitoyko probaren ostean, Antxon Bandresen eta Carlos Imirizaldu Karoloren omenezkoan izango da asteburuan Otxoa. Izaban (Nafarroa) jokatuko da proba eta larunbateko kronoigoeraren ostean, igandean, lasterketa egingo da. Horixe izango da beraz, eskiatzaile oñatiarraren hurrengo helburua.

Asteburukoa amaitu ostean, hainbeste maite duen Pierra Menta prestatzen hasiko dela esan digu Otxoak. Hemen daukazue entzungai, eskiatzaile txantxikuarrarekin egindako elkarrizketa:


Otxoa eta Alvarez Altitoyko podiumean

No hay comentarios:

Publicar un comentario