Buscar este blog

martes, 21 de marzo de 2017

Ander Blazquez bigarren.

ok magazinea

2017-03-20 14:12:05
DENBORALDIKO LEHEN PODIUMA DA OÑATIARRARENTZAT
Ander Blazquez bigarren, Azpeitia Sarian
Sasoi betean hasi du errepideko denboraldia Ander Blazquez kadete mailako txirrindulariak. Azken asteetan podiumetik gertu ibili ostean, atzo bertan iritsi baitzen lehena Azpeitiako lasterketan. Eguneko ihesaldi nagusian sartu zen oñatiarra eta sprintean erabaki zen lasterketan, bigarren postua eskuratu zuen Ulma-Aloña Mendi taldeko ziklistak.

Kadete mailako denboraldiko laugarren lasterketa jokatu zen atzo Azpeitian. 54 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek eta Ulma-Aloña Mendiko Ander Blazquezek lasterketa bikaina burutu zuen. Eguneko ihesaldi nagusian sartu zen beste hiru ziklistekin batera, eta lasterketa buruko tropeltxoa bakarrik iritsi zen azken kilometrora.

Hori horrela, sprintean erabaki zen garaipena eta guztietan azkarrena, Iñaki Diaz izan zen. 1:29:26 segundutan gurutzatu zuen helmuga Limousin taldeko txirrindulariak. Denbora berdinean, baina metro batzuk atzerako iritsi zen bigarren postuan Ander Blazquez oñatiarra. Podiuma Atracciones Sanz taldeko Mikel Orbeak osatu zuen.

Blazquezen emaitzaz gain, Aloña Mendiko beste ziklistek ere lan polita egin zuten. Unai Cuevak 22. postua eskuratu zuen, Unax Arregi 27. eta Aritz Torres 61. postuetan iritsi ziren helmugara. Guztiek egindako ahaleginaren ondoren, Ulma-Aloña Mendi eguneko hirugarren talderik onena izan zen.

Lehen podiuma

Atzokoa, denboraldiko lehen podiuma izan da Blazquezentzat. Pasaden astean, Zarautzen, laugarren izan ostean, atzo garaipena oso gertu izan zuen oñatiarrak. Orain arte lehiatu diren lasterketa guztietan oso maila erregularrean aritu da txantxikuarra. Proba guztietan lehen hamabost onenetan ibili baita.
Blazquez atzo, helmugan sartzen. Argazkia: Gtxe

No hay comentarios:

Publicar un comentario