Buscar este blog

domingo, 15 de enero de 2017

'Udala bertatik bertara'.....7

 Udala gertutik ezagutzeko bisita gidatua egingo da urtarrilaren 28an

Udalaren jarduna herritarrengana hurbiltzeko asmoz, udaletxea barrutik ezagutzeko ate irekien saioa egingo da urtarrilaren 28an. Goizeko 11etan hasiko da bisita gidatua, udal arduradunek gidatuta, eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Gehienez 15 pertsonako taldea osatuko da, eta interesatuek lekua erreserbatu behar dute urtarrrilaren 23a baino lehen, udaletxeko harreran, telefonoz deituta (943780411) edo emailez (partaidetza@onati.eus). Izena ematearen hurrenkera errespetatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario