Buscar este blog

martes, 10 de enero de 2017

Txiki Txoko haur eskolan zabalik dago ikasturteko azken matrikula epea.

27/01/10.
Txiki Txoko haur eskola
Martxotik aurrera hasiko diren haurren izena emateko ostiralera arteko epea dago
  Astebetera mugatzen du Haurreskola Partzuergoak urteko hirugarren matrikulaldi hau, atzo hasi zen eta ostiralean amaituko da. Dena den, lekua dagoen bitartean, epez kanpo ere, haurrak matrikulatu daitezke. Txiki Txokon plazak egon badaude eta aste honetan guztiak beteko ez balira, gerora ere, izango da izena emateko aukera.
  Baina aste honetan zabalik dago ikasturteko hirugarren eta azken matrikula epe ofiziala. Seme-alabak haur eskolara martxoan, apirilean edo maiatzean hasi nahi dituzten gurasoei zuzenduta dago. Haurraren izena emateaz gain hainbat dokumentazio aurkeztu behar da. Guzti horren inguruko informazioa eskuratu eta behin izen-emate orria beteta entregatzeko, Olakuako eskola txikian dagoen Txiki Txoko haur eskolatik pasa behar da. Horretarako ordutegia, haur eskolak berak duena da: 7.30tatik 17.00etara. Ahal dela, aurrez telefonoz deitu eta hitzordua egitea eskatzen da. Hauxe da telefono zenbakia: 943.716405.
  Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira, esan bezala. Adinari dagokionean, 0 eta 2 urte artekoak izango dira, hau da, 2015, 2016 edo 2017. honetan jaio direnak. Gurasoek, egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu ahal izango dute. Baina xehetasunak, haur eskolan bertan emango dizkiete interesa duten gurasoei.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario