Urtarrilaren 29an Donostiako Le Bukowskin joko dute eta otsailaren 11an Antixena gaztetxean

Sharon Stoner taldea 2001ean osatu zuten Iñigo Ibarrondok, Mikel Zarketak eta Egoitz Olaldek. Beste talde batzuen bertsioak egiten hasi baziren ere, laster ekin zioten beren kantuak sortu eta jotzeari. 2003. urtean Euskadi Gazteako maketa lehiaketako finalista izan ziren eta hurrengo urtean I. Danbaka lehiaketa irabazi zuten. 2006an Bilbo Hiria lehiaketan euskal talderik onenaren postua lortu zuten eta IV. Azkena Rock Jaialdian parte hartuko zuten Pearl Jam taldearekin batera.
Sharon Stonerek hiru disko ditu: 3000 bira, 13 taupada eta Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak. Azken hau 2012an argitaratu zuen. Ondoren, geldialdia egitea erabaki zuten nahiz eta taldekideak beste proiektu batzuetan murgilduta egon diren. Orain, Sharon Stonerek eszenatokietara itzulera iragarri du.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario