Buscar este blog

viernes, 6 de enero de 2017

Filma grabatzen jardun dute Arantzazun.

goiena

   KULTURA  DEBAGOIENA  OÑATI BERRIAK
Euskal film bat grabatzen ibili dira urteko lehen egunetan Arantzazun. Grabazio taldekoak duela hilabete inguru joan ziren Arantzazura tokia ikustera eta eszenak non grabatu aukeratzera, lokalizazio lanak egitera.
Ea gauez grabatzeko arazorik egongo ote zen ere galdetu zieten frantziskotarrei, eta grabazio orduetan kanpai hotsik ez entzutea eskatu zieten. Baimena eman zieten eta grabazioak gauez egin dituztela baieztatu du Pello Zabalak, goizeko hiruretan ere musika entzun izan dutela gaineratuta.

Argitaratutako informazioaren arabera, Dantza da filmaren izenburua, eta Telmo Esnal da zuzendaria. Txintxua films produktoraren bitartez dabiltza grabatzen eta 2018ko udarako gertu lagatzea gura dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario