Buscar este blog

martes, 28 de marzo de 2017

Aiastui eta Txintxurreta Gipuzkoako txapeldun.

OK MAGAZINEA

2017-03-28 17:43:29
2. MAILAKO UDABERRI TXAPELKETA IRABAZI DUTE GAZTE MAILAN
Aiastui eta Txintxurreta Gipuzkoako txapeldun
Xabi Aiastui eta Markel Txintxurreta oñatiarrek, bigarren mailako Gipuzkoako Udaberri Txapelketa irabazi dute gazte mailan. Txapelketako partida guztiak irabaziz, merezimendu osoz poltsikoratu dute garaikur nagusia txantxikuarrek. Finala, ostiralean jokatu zuten Oñatin eta Aloña Mendiko ordezkariek, 22-18 menperatu zuten Ormazabal-Etxeberria Getariako bikotea.

Urtarrilean eman zitzaion hasiera gazte mailako Gipuzkoako Udaberriko Pilota Txapelketari. Bi mailetan banatuta, Aloña Mendiko bikoteak, bigarren mailako txapelketa jokatu du. Eta pilotalekuetan erakutsi dutenagatik, merezimendu osoz eraman dute txapela etxera. 10 bikoteko ligaxka batean jokatu zuten aurrena, eta partida guztiak irabazita, lider bezala, sailkatu ziren finalerako.

Final irregularra

Bigarren eta hirugarren sailkatuen artean, Getariako Ormazabal eta Etxeberria bikoteak lortu zuen finalerako bigarren txartela. Neurketa erabakiorra, ostiralean jokatu zen Oñatin eta ligaxkan ikusi zenagatik, txantxikuarrak faborito nagusi ziren. Izan ere, elkarren aurkakoan Aloñako bikoteak zazpian utzi zuen Getariakoa.

Hala ere, finala uste baino gehiago konplikatu zen. Oñatiarrak ez ziren batere fin ibili. Baina zorionez, momentu erabakiorretan gehiago asmatu zuten eta azkenean, 22-18 emaitzaz nagusitu ziren bigarren mailako Gipuzkoako sari nagusia poltsikoratuz. Zorionak!

Aiastui eta Txintxurreta garaikurarrekin. Argazkiak: Kontzejupetik

No hay comentarios:

Publicar un comentario