Buscar este blog

miércoles, 24 de enero de 2024

THE CHEVELLES eta EZPALAK.

 2024/01/27.

22:00.

Gaztekekuan.



KONTZERTUA.

Sarrera 12€ (10€ aurrez).

Rock kontzertu berezia izango dugu urtarrilaren 27an Verduri Hall-Gaztelekuan The Chevelles australiarrekin eta Ezpalak zestoarrekin.

.- THE CHEVELLES 1989an Australiako Perth hirian sorturiko garage power-pop taldea da The Chevelles. Hainbat disko grabatu dituzte bidean zehar eta guztiak izan dira taldeak gustukoen duenerako aitzakia: zuzenekoak eskaintzea. Ehundaka kontzertu eskaini dituzte munduan zehar, tartean, Australian, Europan, Hego Amerikan eta Ipar Amerikan izan direlarik. Rocka dibertsio moduan ikusten duen taldea da eta argi uzten dute idazten dituzten abesti indartsu eta itsasgarriekin. Plazer bat izango da musika eta gauzak egiteko moduak era honetara ulertzen dituen talde bat Verduri Hall-Gaztelekuko oholtzan izatea.

.- EZPALAK Rocka bere aldaera guztietan jorratzen duen talde zestoarra da Ezpalak. 2019an sortu zen eta estudioko hiru lan argitaratu dituzte ordutik Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) kide dituen boskoteak. Azkena, Hortz aina hots izan zen 2022an, baina ordutik Lokalean zuzenean deituriko lan berezia ere kaleratu dute lagun dituzten musikari desberdinekin. Izan duten eboluzioarekin euskal rock eszenaren erreferente nagusietako bat bilatu dira eta Oñatin izango ditugu beste behin ere beraien zuzeneko indartsua eskaintzen.

 Testua: Gaztelekua

No hay comentarios:

Publicar un comentario