Buscar este blog

martes, 2 de enero de 2024

HIRU MILIOI EUROKO KOSTUA AURREIKUSI DA UNIBERTSITATEAREN FATXADA BIRGAITZEKO LANERAKO.

 
Sancti Spiritus unibertsitatea birgaitzeko lanen proiektua idatziko da aurten.

2023/01/02.

Arg: Berbia



Hiru milioi euroko kostua aurreikusi da unibertsitatearen fatxada birgaitzeko lanetarako

  Alarma 2022ko abuztuan piztu zen unibertsitaterako sarrera nagusiaren gainaldeko pilastra zati handi bat jausi zenean. Eraikinaren jabe den Foru Aldundiak azterketa teknikoa eskatu zion Petra etxeari eta hartu ziren harri-mostrak laborategira eraman ziren. Egindako diagnostikoa eskutan, birgaitze proposamena mahai gainean dute Foru Aldundiko arduradunek. Lanak aurten abiatzekotan direla aurreratu zuen Batzar Nagusietan Azahara Dominguez diputatuak, abendu amaieran.

  Talde popularraren eskariz azaldu zen Sancti Spiritus unibertsitatearen fatxada kontserbatzeko azterlana zertan den. 1993an egin zen azken birgaitze integrala unibertsitate zaharrean, Pablo Borde arkitektoak zuzenduta. Azken 20 urteotan mantentze-lanetarako 60 esku-hartze baino gehiago egin diren arren, fatxadak narriadura progresiboa izan du. Hori dela eta, 2022an harrizko hainbat elementu apaingarri erori ziren, esan bezala. Egun sarez babestuta dagoen gune hori ez ezik, eraikin historikoaren fatxada osoa kontserbatzeko birgaitze lan berriak egingo dira, 2024. honetan hasita. Lehenik, proiektua idatziko da eta horretarako lizitazioa datozen hilabeteetan abiatzeko asmoa azaldu du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

  Unibertsitate zaharraren birgaitze lanetarako hiru milioi euro beharko direla aurreikusi da baina Diputazioko aurrekontuetan ez dago hartara izendatutako berezko partidarik une honetan. Izan ere, 2024ko aurrekontu proposamena atzera botata, 2023koa luzatu baita. Baina hori ez da oztopo izango, administrazioak baditu eta, halako gabeziak gainditzeko formula edo biderik.  

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario