Buscar este blog

domingo, 17 de diciembre de 2023

TXANDA TONBOLA.

 2023/12/15.

TONBOLA JARRI DU TXADAK PLAZAN.


Erosketak egiterakoan banatuko diren boleto sarituak bertan aldatuko dira

  Arratsaldeko 17:00etan zabaldu da TXANDA dendarien elkarteak plazan kokatu duen tonbola. Tokiko kontsumoa sustatu eta bezeroen leialtasuna saritzea da helburua. Hala, gaurtik urtarrilaren 4ra bitartean Txandako saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek boletoak jasoko dituzte, eta saridunak badira, tonbolara joan beharko dute jasotzera. Bidean, ez da jakingo zein sari eskuratuko den. Txandaren logo berritua duten produktuak dira asko: tazak, kantinplorak, boligrafoak, giltzak eramatekoak eta abar, eta tartean, 10 edo 20 euroko erosketa bonoak ere izango dira. Gainera, saritu guztiek hazi bat jasoko dute opari, aurtengo Gabonetako kanpainaren lema oinarri, hau da, Oñatin hazi urtea lema oinarri. Sari txikiagoak baina asko banatuko dira kanpainan, 600 sari, guztira. Konparaziorako, aurreko urteetako Gabonetako kanpainetan 40bat sari banatu izan dira.

  Lankidetza ere aipatu behar da, tonbolan, opariak banatzen, Gaztelekuko DBH4ko prozesuko neska-mutilak egongo dira. Modu horretan, gazteen eta herriko komertzioen arteko lotura sendotu nahi da, prozesurako dirutxo bat jasotzearekin batera. Tonbolaren ordutegia eskola egutegira egokitu da eta abenduaren 22ra arte, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara zabalduko da. 23tik aurrera berriz, goiz eta arratsaldez, baita larunbatetan ere.

  Oñatin hazi urtea da TXANDAren Gabonetako lema eta kanpaina abiarazteko promozio bideoa eskatu zitzaion Dwingi Dwingi taldeari. Gabonetako kanpainak 16.000 euro inguruko aurrekontua du.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario