Buscar este blog

domingo, 24 de diciembre de 2023

GOAZEN!

 


Abenduaren 28an bueltan izango da GOAZEN! ikuskizuna Oñatin. Bi saio eskainiko dituzte 10 KONTZERTUAK biraren baitan, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan, biak ere Santa Ana Antzokian.

Sarrerak (8€) abenduaren 2an, 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean. Bietan egongo direla bermatuko da. Eta ADI, emanaldia HAUR ETA GAZTEENTZAT da, horregatik, SOILIK 6-18 URTE bitartekoak sartu ahalko dira antzokian.

GOAZEN 10
Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100 atal! Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutura itzuli ahal izateko.

#RuperArKo

No hay comentarios:

Publicar un comentario