Buscar este blog

martes, 19 de octubre de 2021

FERMIN ETXEGOIENEK " TOTELAK " LIBURUA AURKEZTU DU GAUR.

 2021/10/19

Card image cap
(Arg: Maialen ANDRES/FOKU)
Saiakera eta fikzioa uztartzen dituen eleberri hibridoa da kazetariaren seigarren liburua

  Erein argitaletxeak narratiba sailean kaleratu duen liburuak euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak aurrez aurre jartzen dira; hori da Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia. Bertan Etxegoienek hainbat gai kuttun lantzen ditu: euskara, espainiartasun kulturala eta mikro geografiak, besteak beste. Oñatiri eta bere inguruari erreferentzia zuzena ere egiten dio, ohi duenez, eta Ruper Ordorika topatuko dugu kontakizunean. Totelak fikziozko tour de force original, sakon, gordin eta zirikatzailea dela esan du editoreak.

  Totelak Fermin Etxegoien kazetariaren seigarren liburua da. Bere lehen argitalpena 2004an kaleratu zuen Neurona eta zeurona saiaketa izan zen, Juan Zelaia Sariaren akzesita eman zion lana. Gero etorri zen Autokarabana, 2009an, eta honekin Euskadi literatur saria eta kritika saria eskuratu zituen. 2013an Zinegotzia eta 2015ean Urpekariak eleberriak kaleratu zituen, eta bien artean, 2014an, Eutsiko diogu? elkarrizketa liburua.

  Sorkuntza literarioa kazetaritza lanbidearekin tartekatzen du Etxegoienek; hainbat dokumental osatu ditu eta telebista eta irrati saiotan aritzen da, eta prentsan ere idazten du.

  Donostiako udal liburutegian egin da gaur goizean Fermin Etxegoienen Totelak liburu berriaren aurkezpen ekitaldia.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario