Buscar este blog

viernes, 8 de octubre de 2021

ETXEKOAK, ALOÑAKO IGOERAKO FABORITOEN ARTEAN.

 goiena.

Etxekoak, Aloñako Igoerako faboritoen artean
Aloñako Igoeraren aurkezpena, atzo arratsaldean, Oñatiko turismo bulegoan.

Iñigo Goñiren eta Aitor Ajuriaren pare ibiliko dira Iban Letamendi, Axier Alonso eta Xabier Lete, eta Ainara Uribarri eta Malen Osa, Nerea Amilibia eta Lide Urrestarazu bezain indartsu aterako dira. Gary Baños omenduko dute lasterketa hasi aurretik.

Pandemiagatik birritan atzeratu dute data, baina, azkenean, egingo da aurten Aloñako Igoera; urriaren 17an izango da. 335 korrikalari daude izena emanda, eta horietatik 75 dira etxekoak, oñatiarrak. Debagoienekoak, 140, guztira.

Etxekoak, faboritoen artean

Eta lasterketako lehen postuetan ibiliko diren faboritoen artean dira, esaterako, mutiletan, Oñatiko hiru gazte: Iban Letamendi, Axier Alonso eta Xabier Lete. "Aurten ez da Walter Bezerra etorriko, baina bai, ordea, proba hau hirutan irabazi duen Imanol Goñi eta selekzioko kide Aitor Ajuria. Bi horiekin batera ibiliko dira Letamendi, Alonso eta Lete oñatiarrak ere", dio antolaketa lanetan dabilen Pablo Arejolaleibak. Emakumezkoen kategorian beste lau izen nabarmendu ditu: birritan irabazle izandako Nerea Amilibia, Lide Urrestarazu eta azken hilabeteetan oso indartsu dabiltzan Ainara Uribarri eta Malen Osa oñatiarrak.

Egitea bera berezitasuna

Bi aldiz egin dute deialdia aurtengo lasterketarako izena emateko. Lehenengoa bertan behera gelditu zenean, pandemiagatik, atzeratu egin zuten, eta izena emanda zutenei aukera eman zieten zerrendan jarraitzeko edo uzteko. Libre gelditu ziren plazak zozketa bidez eman zituzten: 80 bat izen 30 postu betetzeko. Guztira, 335 lasterkarik hartuko dute parte; horietatik 31 izango dira emakumezkoak. Deabrua ere etorriko da.

Zerrendak, batetik, ibilbidea, bestetik, eta, batez ere, momentuko egoerak agintzen zituen eta jarraitu beharreko neurri eta arauak tarteko, makina bat aldiz elkartu dira antolatzaileak; ekainetik hona, batez ere. "Urriaren 17an egingo da, eta egin ahal izatea bera izango da probako berezitasunik handiena", dio Arejolaleibak.

Baños gogoan

Ohiko orduan, 09:00etan, aterako dira korrikalari guztiak Foruen plazatik, eta hantxe hel-mugaratuko dira. Lasterketa hasi aurretik, baina, otsailean hil zen Gary Baños omenduko dute; ekitaldi txiki bat egingo dute haren bikotekidea eta etxekoak aurrean direla, Baños gogoan. "Iñigo Guridi Kalibre moduan, Gary ere beti egon da laguntzen. Oso gertukoa genuen. Bere enpresa, Mail Box, hasieratik izan da gure babeslea, furgoneta ere makina bat aldiz utzi zigun eta bera ere askotan egon zen ibilbideko ezkinaren batean laguntzen".

No hay comentarios:

Publicar un comentario