Buscar este blog

domingo, 3 de octubre de 2021

ALBERDI-ERLE BIKOTEA IRABAZLE PROMESETAKO SAN MIGEL TXAPELKETAN.

 goiena.

Alberdi-Erle bikotea irabazle promesetako San Migel txapelketan
Iñigo Erle eta Unai Alberdi.

Estu-estu (22-21) baina irabazi egin dute promesa mailako San Migel pilota txapelketako finala Unai Alberdik eta Iñigo Erlek. Aloña Mendi pilota saileko kideak pozik daude, jende asko joan delako txapelketako partiduak ikustera.

Irabazten hasi dute partidua Unai Alberdik eta Lazkaoko taldean jokatzen duen Iñigo Erle oñatiarrak. Baina aurkariak, Iban Garcia eta Gaizka Agirre, gogor aritu dira eta ez dizkiote gauzak erraz jarri azken zatian. 16na egin duten markagailuan, eta hortik aurrera aldea puntu bakarrekoa izan da; 19na eta 21na ere egon dira, azken tantoa gorriendako izanda Alberdik eta Erlek irabaziz. "Oso pozik nago. Aurreko partiduak, laurdenak eta final-erdiak, beste bikote batekin jokatu ditut. Baina DVko torneoan hartu behar zuen parte gaur eta Unairekin jokatu dut finala. Duela lau urte ere elkarrekin jokatu genuen, eta galdu egin genuen orduan", adierazi du Iñigo Erle oñatiarrak partiduaren amaieran.

Euren aurretik, gazte mailako finala jokatu dute Beñat Zubizarretak eta Egoi Telleriak, Mikel Aranbarri eta Martxel Iztuetaren kontra. Bigarren bikoteak irabazi du partidua.

Kategoria bateko zein besteko irabazleei, Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai pilotari oñatiarrek jarri dizkiete txapelak.

Final biak jokatu dituzte pilotariak eta Xabier Igartua udal ordezkaria sari banaketa ekitaldian.

Aloña Mendikoak pozik

Aloña Mendi pilota sailak antolatutako txapelketa izan da hau eta antolatzaileak pozik daude izan duen erantzunarekin. "Gaurkora bakarrik ez, txapelketa osoko partidu guztietara etorri da jende asko ikustera, eta pozik gaude", esan du elkarteko Ander Biain oñatiarrak.

17:00etan hasi da San Migel txapelketako finala Zubikoako frontoian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario