Buscar este blog

domingo, 3 de octubre de 2021

AINARA URIBARRI GARAILE ARAIA-ARATZ LASTERKETA BERTIKALEAN.

 2021/10/03.

goiena.

Ainara Uribarri garaile Araia-Aratz lasterketa bertikalean

Aiara-Aratz lasterketa irabazi zuen atzo Ainara Uribarri oñatiarrak: "Aloñako igoera dut buruan eta proba horretarako entrenamendu moduan hartu dut lasterketa hau".

Pozik zegoen Ainara Uribarri atzoko garaipenarekin: "Pozik nago. Sentsazio onak ditut. Helburua Aloñako igoera da eta entrenamendua izan da hau".

Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Euskadiko Txapelketen hitzorduetako bat da atzoko kilometro bertikalaren lasterketa hori; 4,8 kilometroko eta 850 metroko goranzko desnibela. 45:10 minututan bukatu zuen oñatiarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario