Buscar este blog

viernes, 29 de noviembre de 2019

Debagoienako Gurutze Gorriak, jostailu berriak jasotzeko kanpaina abiarazi du.

2019/11/29.


Gabonetan eskualdeko haur guztiek jostailu bat izan dezatela da helburua


  Debagoienako Gurutze Gorriak beren eskubideak jokoan lemapean jostailu bilketa kanpaina abian jarri du beste urte batez. Jostailu berriak eskatzen dira edo horiek erosteko jostailu txekeak eskuratzea. Gurutze Gorriko boluntarioak Arrasateko Eroski Hipermerkatuan egongo dira bihar eta abenduaren 5,7 eta 14an. Hala nahi dutenek, jostailuak bertan utzi ditzakete edo aipatu jostailu txekeak erosi. Jostailu txekeak 5, 10 eta 20 eurokoak dira eta horiek eskuratzean egiten den diru aportazioaz jostailuak erosiko dira.
  Beste bide bat ere badago jostailu kanpainan laguntzeko, Laboral Kutxan Debagoieneko Gurutze Gorriak duen kontuan dirua sartuz alegia. Kasu honetan, jostailua 2019 kontzeptua jartzea eskatzen da.
  Arrasaten ez ezik, Oñatin ere izango da jostailu kanpaina honetan parte hartzeko aukerarik. Elkar hezi ikastetxeak antolatuta abenduaren 14an egingo den Elkartasun azokan Gurutze Gorriko boluntarioak izango baitira.
  Helburua, Debagoienean, gizarte bazterkeria arriskuan aurkitzen diren 0-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jostailu berriak eskuratzea da, Gabonetan, guztiek, jostailu bat gutxienez izan dezaten. Iaz batutako jostailuak 199 neska mutikoei banatu zitzaizkien. Aurten kopurua handitu da eta bailarako 250 haurrek egin dute jostailu berri baten eskaera, Debagoieneko Gurutze Gorrian.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario