Ezkioko III. Mendi Lasterketa mistoko lehen hiru sailkatuak. Arg.: I. Gurrutxaga |
HITZA
2019/11/16.
Euripean eta giro hotzarekin lehiatuko dira mendi lasterkariak. Guztira 33 bikotek osatu dute 6 kilometroko ibilbide gora beheratsua. Josu Urrestarazu idiazabaldarra hirugarren sailkatu da Irati Larrañaga usurbildarrarekin batera, eta lehen bi goierritarrak Maider eta Asier Unanue aramarrak izan dira, laugarren.
Ainara Uribarri oñatiarrak eta Ander Uriarte bergararrak osatutako bikoteak irabazi dute Ezkio III. Mendi Lasterketa mistoa (32:01). Bigarren Maialen eta Mikel Gurrutxaga anaia-arrebak sailkatu dira (Andoian/Donostia) eta hirugarren Josu Urrestarazu eta Irati Larrañaga (Idiazabal/Usurbil). Bi goierritarrek osatutako lehen bikotea Maider eta Asier Unanue lehengusu aramarrena izan da –laugarrena–, eta helmugaratu den Ezkioko lehen bikotea Diana Draper-ek eta Guillermo Biainek osatu dute, 11. postuan. Izena emanda 36 bikote bazeuden ere, 33k parte hartu dute azkenean. 6 kilometroko eta 265 metro positiboko ibilbideari egin behar izan diote aurre lasterkariak, euripean eta giro hotzarekin.
SAILKAPENA
- Ainara Uribarri /Ander Uriarte (Oñati/Bergara) …………..……………32:01
- Maialen Gurrutxaga /Mikel Gurrutxaga (Andoian/Donostia) ……. 33:47
- Irati Larrañaga / Josu Urrestarazu (Usurbil/Idiazabal) …………….34:10
- Maider Unanue / Asier Unanue (Arama/Arama) ………………………34:30
- Aiara Garaialde / Jose Etxeberria ………………………………………….. 35:57
- Miren Apraiz / Mikel Mujika (Arrasate/Bergara) ………………………36:16
- Aida Males / Marco Salazar (Lezo/Errenteria) ………………………….37:56
- Ane Fernandez / Inigo Gurrutxaga (Donostia/Donostia)……………38:10
- Argider Txurruka / Iker Azkarraga (Elgeta/Elorrio) ………………….38:14
- Larraitz Berezibar / Iñigo Alzola (Aretxabaleta/Arrasate) ………….39:46
Sailkapen osoa: https://www.kronoak.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario