Buscar este blog

miércoles, 17 de abril de 2019

Maribel Vaquero: "EAJk lan egingo du Madrilen giza eskubideak behar diren lekuan jartzeko".

GOIENA



IKUSI BIDEOA


Oñatin, Arrasaten, Eskoriatzan eta Aretxabaletan izan dira datozen hauteskundeetan Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNV Gipuzkoaren hainbat hautagai. Senaturako hautagai Maribel Vaquerok, Oñatin, giza eskubideak izan ditu berbetagai.
Debagoieneko hainbat herritan izan dira datozen hauteskundeetan Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNV Gipuzkoaren hainbat hautagai.

Oñatin, esaterako, giza eskubideak izan ditu berbeta gai Maribel Vaquero Senaturako hautagaiak. Adierazi du salatu nahi dutela giza eskubideen zein “inboluzio demokratiko jasaten ari den estatua” eta gaineratu du Eusko Alderdi Jeltzaleak lan egingo duela Madrilen, giza eskubideak “behar diren lekuan jartzeko”: “Besteak beste, asilo eta errefuxiatuen gaietan politika humanitarioago bat bideratu dezan estatuak eta bere konpromisoak bete ditzan. Euskal instituzioak babestuko ditugu, beraien erabakiak, beraiek egiten ari diren lana asilo eta errefuxiatuekin lan handia egiten ari garelako instituzioak, eta baita ere bestelako gizarte zibiletik lan bateratu bat egiten ari garelako Euskaditik”.

Adibide bezala, Aita Mari ontziarekin gertatzen ari dena salatu nahi izan du Vaquerok: “Laguntza humanitarioa ematera dioan itsasontzi bat ikusi zer nolako trabak izaten ari den alderdi sozialistaren partetik”.

Oñatin, errefuxiatuak hartzen dituen Larraña Etxeari buruz galdetuta, Vaquerok azaldu du Euskadik erakutsi duela azken urte honetan zer nolako laguntza ematen ari den eta bestelako politika egiten dutela: “Nahiz eta emigrazioak denok dakigun bezala konpetentziarik ez eduki, nolabait gure herrian bestelako politika batzuk egiten dira, askoz gizatiarragoak, eta horren adibide da Oñatik daukan zentroa eta Berrizeko zentroa, eta baita ere igarobidean dauden emigranteekin zein nolako politikak eramaten ari garen aurrera euskal instituzioetatik”.

Arrasaten, pentsioak hizpide

Oñatiko bisitaren aurretik, Arrasaten izan dira hautagaiak. Bertan, datozen hauteskundeetan Kongresurako EAJ-PNV Gipuzkoaren hautagai Iñigo Barandiaranek pentsioak izan ditu hizpide, eta adierazi du pentsioen igoera EAJ-PNVk Madrilen lortutako akordioari esker izan dela: “Ez beste batzuk, Eusko Alderdi Jeltzalea izan da KPIarekin batera pentsioak eguneratzea bermatu duena, horrela lortu genuen aurreko gobernu batekin, eta horrela izan dadin exijitzen jarraituko dugu datozen gobernu guztiei”. 

Eskoriatzan eta Aretxabaletan ere izan dira hautagaiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario