Buscar este blog

sábado, 17 de marzo de 2018

Maria Arnal i Marcel Bagés.

Maria Arnal i Marcel Bagés en directo

Dentro de la programación de BERATU jaialdia
18/03/2018 
19:30
Santa Ana antzokian
Maria Arnal i Marcel Bagés.jpg

Maria Arnal I Marcel Bargés, "45 cerebros y un corazón" lan berria. 

2016ko ezusteko ederrenetakoa eman zuten Maria Arnalek eta Marcel Bagesek, eta orain '45 cerebros y 1 corazon' lan berria (Fina Estampa, 2017) aurkeztera datoz jaialdira. 
Ciutat de Barcelona saria irabazi berri dute 'Verbena' EPari esker (Rockdeluxen arabera urteko singleik onena eta Time Out aldizkariaren irakurleen arabera urteko lan artistikorik onena), eta Badalonako abeslariak eta Flixeko gitarra joleak maisuki jarraitzen dute herri musikaren tradizioa berritzeko lanean, euren abestiak sortuz baina horretarako ahantzitako hainbat grabazio berreskuratuz Iberiar penintsulako fonoteka anitzetatik. 

Burgosko La Pedraja herrian Gerra Zibilean hobi berean lurperatutako hainbat hilotz lurretik atera zituzteneko albiste bat prentsan irakurri zuenean idatzi zuen Mariak lan berriari izena ematen dion izenburua, '45 cerebros y 1 corazón' lanak gogoratzen dugunaz eta ahaztarazi nahi digutenaz hitzegin nahi baitigu 


No hay comentarios:

Publicar un comentario