Buscar este blog

miércoles, 21 de marzo de 2018

IÑAKI ARRIARAN.

OK MAGAZINEA
Arriaran Beasaineko proban, lasterketa buru. Argazkiak: Lasterketak.eus
2018-03-22 07:52:10
BIGARREN URTEZ JARRAIAN POLTSIKORATU DU IBILBIDE MOTZA
Arriarango mendi lasterketa irabazi du asteburuan, Iñaki Arriaran oñatiarrak
Beasaineko Bealak taldeak antolatuta, Arriarango mendi lasterketaren zazpigarren ekitaldia ospatu zuten larunbat arratsaldean. Xabier Mendizabalen oroimenezkoak, bi ibilbide aurkezten zituen: 23 kilometroko lasterketa luze bat, eta 11ko beste motz bat. Azken honetan, Iñaki Arrariaran oñatiarra izan zen azkarrena.

Iñaki Arriaran oñatiarrak, bigarren urtez jarraian irabazi du Beasaineko Arriaran auzoan egiten den mendi lasterketa. Larunbat arratsaldean jokatu zen aurtengo ekitaldia eta txantxikuarrak, merezimendu osoz eraman zuen ibilbide motzeko proba. 11 kilometroko ibilbidea, 49 minutu eta 17 segundutan osatu zuen Iñakik. Arriaranen atzetik Owen Davies (50:01) eta Mikel Zabalegi (50:41) sartu ziren bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren.

Arkonada bigarren emakumezkoetan

Emakumezkoen lasterketa motzean, lehen hiru sailkatuak goierrin jaiotakoak izan ziren. Oihana Arratibel ordiziarra (59:22) izan zen azkarrena. Haren atzetik, bigarren iritsi zen helmugara jaiotzez zegamarra eta egun Oñatin bizi den Saioa Arkonada (01:02:01) eta podiuma, Olatz Unanue aramarrak (1:03:22) osatu zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario