Buscar este blog

domingo, 26 de noviembre de 2017

AZKOITIKO HERRI LASTERKETA IRABAZI ZUEN ATZO AMAIA BERNALEK..(2017)

ok magazinea

2017-11-26 13:53:16
AZKOITIKO HERRI LASTERKETA IRABAZI ZUEN ATZO AMAIA BERNALEK
Errekor batetik, bestera
Denboraldiko momenturik onenean da Amaia Bernal. Astebeteren buruan lortzen duen bigarren garaipena eskuratu baitzuen atzo arratsaldean Azkoitian. Bertako Herri Lasterketan lehiatu zen txantxikuarra, eta beste behin, eguneko emakumezkorik azkarrena izan zen. Hori gutxi balitz, pasaden astean 10 kilometrotan lortu zuen inoizko marka pertsonal azkarrena, 22 segundutan hobetu zuen Bernalek.

Errekor batetik bestera dabil azkenaldian, Amaia Bernal korrikalaria. Atzokoarekin, denboraldiko bosgarren garaipena poltsikoratu du txantxikuarrak eta azken zortzi egunetan, lehiatu duen guztia irabazteko gai izan da. Pasaden astean Ikaztegietan lorturiko garaipenak, errekor pertsonal bat ere ekarri zuen 10.000 metroko distantzian (00:39:42), baina astebetean, zenbaki horiek txikitu egin ditu Bernalek.

Azkoitiko Herri Lasterketak,  XIII. ekitaldia bete zuen atzo arratsaldean eta pasaden astean Ikaztegietan gertatu zen bezala, maila oso altuan aritu zen Bernal. 39 minutu eta 20 segundutan gelditu zuen kronoa eta bere marka pertsonala 22 segundutan hobetu zuen. Bigarren sailkatua izan zen Ainhoa Lekuona tolosarrak, Amaiak baino 51 segundu gehiago behar izan zituen helmugan eta podiuma osatu zuen Mari Carmen Seijas azkoitiarra, bi minutu eta hogei segundutara utzi zuen.

Amaia Bernalen garaipenaz gain, gizonezkoetan Andoni Correasek lortu zuen zazpigarren postua (00:34:06) ere azpimarratu beharra dago. Kasu honetan, Aitor Mimenza (00:31:21) elorrioarra izan zen garailea.

Amaia Bernal, helmuga zeharkatzen. Argazkiak: maxixatzen.eu

No hay comentarios:

Publicar un comentario