Buscar este blog

lunes, 8 de mayo de 2017

Saioa Arkonada hirugarren.

OK MAGAZINEA
Arkonada Monrealeko podiumean
2017-05-08 16:56:32
ZEGAMA AIZKORRI IZANGO DA BERE HURRENGO ERRONKA
Saioa Arkonada hirugarren, Monrealeko mendi lasterketan
Arraiozeko Iñaki Mihura, eta Uharteko Maider Fraile izan ziren atzo, "IX Xtreme Higa de Monreal" mendi lasterketako protagonista nagusiak. Gizonezko eta emakumezko azkarrenak izan ziren 21 kilometrotako lasterketa gora-beheratsuan. Saioa Arkonada oñatiarrak, hirugarren postua lortu zuen.

2.000 metroko desnibel metatua eta 21 kilometroko distantzia ditu, Nafarroako Monreal herrian jokatu zen Xtreme Higa mendi maratoiak. Atzokoa, dagoeneko lasterketa honen laugarren ekitaldia izan zen eta proba luzeaz gain, 11 kilometroko ibilbide motz bat ere bazegoen aukeran.

Proba nagusian, Iñaki Mihura (1:46:18) izan zen azkarrena. Minutu batetik gorako abantaila atera zion helmugan Mikel Beunza (1:47:54) bigarrenari eta gizonezkoen podiuma, Alberto Azparrenek (1:50:58) osatu zuen.

Emakumezkoen artean berriz, Maider Frailek (2:05:58) ez zuen areriorik izan. Ia hiru minutuko aldea atera baitzion Oihana Arratibeli (2:08:47). Podiumeko azken kaxoia, Saioa Arkonadarentzat (2:15:55) izan zen. Kolazinoko mendi lasterketan hirugarren, eta Aloñan seigarren izan ostean, asteburukoa, Zegama Aizkorriren aurreko azken proba izan da Arkonadarentzat. Urteko helburu nagusia izango da bere sorterriko proba entzutetsua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario