Buscar este blog

miércoles, 10 de mayo de 2017

EH Bilduk abian jarri du aro berrira eramango duen prozesu eratzailea.....

Dakizun bezala, EH Bildu osatzen duten alderdiek (Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu) ekitaldia egin zuten apirilaren 4an, Iruñeko Baluarten. EH Bilduren etorkizunari eta irekiko den ziklo berriari eragingo duten konpromisoa sinatu zuten bertan, EH Bildu irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa izateko konpromisoa, alegia.
Gaur egun, EH Bildu, koalizioa sortu zuten eta osatzen duten alderdiez bestelako espazio politiko gisa sendotzea da asmoa. Horregatik, jauzia egin nahi dugu eta lau indar politikoren koalizioa izatetik ideia eta proiektu berriak ekarriko dituzten pertsonez osatutako subjektu politikoa izatera igaro nahi dugu. Ez dugu galdetu nahi gutariko bakoitza nondik gatozen, baizik eta denok elkarrekin nora joan nahi dugun.
Bide hau ekainaren 17an egingo den Kongresuarekin amaituko dugu eta bitartean EH Bildu nolakoa izango den erabakitzeko aukera izango dugu EH Bildurekin bat egiten dugun herritar guztiok. Hala, Zuzendaritzako izenak proposatu eta bozkatu ahal izango ditugu eta Eztabaidarako dokumentuari ekarpenak egin.
Prozesu eratzailearen gainean informazioa jaso eta iritzia emateko foroak egingo dira herriz-herri.
 
Geurean, datorren maiatzaren 16an, asteartea, arratsaldeko 18.30etan, Juan Karlos Izagirre eta Maider Otamendiren partaidetzarekin izango dugu prozesua ezagutzeko aukera. 
 
Bertan ikusiko garelakoan.
 
Animo!!

#neurrira #sumar


Mostrando image.png

No hay comentarios:

Publicar un comentario