2024ko mar. 10a, 11:04
Malen Osa oñatiarra, erdian, atzo Sierra Nevadan (Granada, Espainia) jokatutako Espainiako Txapelketan. |
Atzo, martxoak 9, jokatu zen txapelketa, eta eguraldia lagun izan ez bazuten ere, lehen postua erdietsi zuen oñatiarrak.
Mendiko eskiko Espainiako Txapelketak jokatzen dabiltza egunotan Sierra Nevadan (Granada, Espainia), eta, igoera bertikalaren modalitatean, Malen Osa oñatiarrarentzat izan da garaipena. 32 minutu eta hamar segundo behar izan ditu 2.750 metroko ibilbidea egiteko, bostehun metroko desnibel positiboarekin. Ana Alonso eta Maria Ordoñez izan ditu hurrenez hurren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario