Buscar este blog

lunes, 11 de marzo de 2024

ELENE GURIDI.

 GOIENA.

Elene Guridik lehenengo mailan egin du debuta

Julen Murua Mesonero 2024ko mar. 11a, 09:24

Guridi, atzoko partiduko une batean. Argazkia: Real Sociedad

Partidako laurogeita hamar minutuak jokatu zituen oñatiarrak; gainera, Realak sartu zuen gol bakarreko asistentzia eman zuen.

2024ko martxoaren 10a oso egun berezia bilakatu da Elene Guridirentzat; izan ere, lehenengo mailan egin zuen debuta Realarekin, eta ez edozein talderen aurka. Bartzelonak bisitatu zuen asteburuan Zubieta, eta talde txuri-urdinak 1-7 galdu bazuen ere, oñatiarrak bazuen zer ospatu. Hasierako hamaikakoan izan zen Guridi eta, haren lehenengo partiduan, laurogeita hamar minutuak jokatu zituen. Ez zuen lan erraza izan erdilari txantxikuarrak, neurri batean, maila handiko jokalariak izan zituelako aurrean; baina, hala ere, lanean segi zuen eta berak eman zuen txuri-urdinek sartu zuten gol bakarreko asistentzia. Partiduaren amaieran, Natalia Arroyok, Realeko entrenatzaileak, oñatiarraren lana txalotu zuen: "Arrazoi askorengatik amaitu dut pozik; besteak beste, Guridik debutatu egin duelako eta gola sartu aurreko jokaldi ia guztia berak egin duelako".

Sei urteko lanari oparia

2018an iritsi zen Guridi Realera –aurretik Aloña Mendiko eta Eibarreko jokalaria izan zen– eta, sei urteren ostean, lortu du "txikitatik amestutako eguna" betetzea. Bigarren taldeko jokalaria bada ere, lehenengo taldearen dinamikan murgilduta darama ia urte osoa eta, beste partidu batzuetako deialdian izan den arren, atzoko neurketan izan zuen, aurrenekoz, elastiko txuri-urdina janzteko aukera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario